3URTE
INAUTERIAK/ARATUSTEAK
Urtero bezala, hemen gaude inauteriez gozatzen. Aurten, Txanogorritxo eta Otso basatia hainbeste gustatzen zaigun ipuina abestea eta dantzatzea tokatzen zaigu. Egun berezia gaurkoa!!!
Como cada año, aquí, estamos disfrutando de los carnavales. Este año nos toca cantar y bailar el cuento que tanto nos gusta de Caperucita Roja y el Lobo feroz. Un día especial!!!
ENE KANTAK - TXANOGORRITXO - SATORJATOR - HAUR IPUINAK
https://youtu.be/6ydBr7V1DFA
TXANOGORRITXO
MUSIKA: Urko Oskoz / LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIA: Zuriñe Hidalgo
BEHIN HERRI TXIKI BATEAN
NESKA ALAI BAT BIZI ZAN
TXANO GORRITXO BAT ZEUKAN
BERE BURUTXO GAINEAN
BI AMATXO ZITUEN
ABENTURAZALEA ZEN,
BIHURRITXOA ERE,
ETA ETXEAN LAGUNTZEN ZUEN.
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA NOA
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA
BEHIN AMATXI GAIXORIK
EZIN LORTU JATEKORIK
BILOBAK BADU BISITATZERIK
SENDATZEKO EZ DA HOBERIK.
SASKI HAU AMONATXO
OSASUNTSU EGOTEKO,
GLUTEN GABEKO BIZKOTXO
JANGO DUZU GOXO-GOXO.
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA NOA
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA
BASOAREN BESTE ALDEAN
HAN ZEN AMONAREN ETXEA
ABESTEN TA BAT-BATEAN
OTSOA AGERTU ZEN SOLASEAN.
LOREAK ERAMATEKO,
AMATXI POZIK JARTZEKO,
OTSOAK DENBORA IRABAZTEKO,
HORRELA BIZKOTXOA LAPURTZEKO!
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA NOA
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA
NESKA BAINO ARINAGO
OTSOA HELDU ZEN LEHENAGO
AMONA PASEATZEN DAGO:
PLANA ATERATZEKO ERRAZAGO.
AMONAREN PIJAMA HORI
EZ OTE DA HANDIEGI?
BAINA SABELA KANTARI...
LOTSATZEKO EZ DA ASTIRIK!
TXANOGORRITXO ENTZUTEAN...
OTSOA PIJAMAKIN ZEN OHEAN,
NESKATXAK PIURA IKUSTEAN
BARREZKA ZEN SEGITUAN.
HORTXE SARTU ZEN AIZKOLARI
EGURRA ERAMATEKO AMONARI.
DENAK BEGIRA OTSOARI...
EZIN EUTSI BERE LOTSARI!
AMAIERAN
MAHAI INGURUAN
LAUREK ZUTEN BIZKOTXOA AHOAN
DENAK LAGUNAK
DENAK BARREZKA
OSPATZEKO ZIREN MUSEAN.
HALA BADA EDO EZ BADA
SAR DADILA KALABAZAN
ETA ATERA DADILA
TXANTREAKO PLAZAN