KAIXO FAMILIAK HONA HEMEN ORAIN LANTZEN ARI GAREN IKUSTEN IPUINA, IA GUSTATZEN ZAIZUEN, GURI BAIIII! HOLA FAMILIAS, AQUI TENEIS EL CUENTO QUE ESTAMOS TRABAJANDO AHORA, A VER SI OS GUSTA, ¡A NOSOTROS-AS SII!
IUFALA, HEMEN DUGU ASTOTXOA,
Y AHORA APARECE EL PERRO,
KATUA DATOR ORAIN...NOR FALTA ZAIGU?
EL GALLOOO, KIKIRIKIIIII!
TXALO BERO BAT GUZTIOI!
ADI BEGIAK FAMILIAK!!! HONA HEMEN GALLEGO GORRIKO MUSIKARIAK... ¡ATENCION FAMILIAS! AQUI TENEIS A LOS MÚSICO-AS DE GALLEGO GORRIA...
LGTBIQko mugimenduari lotutako errebindikazioak egiteko bi data dauzkagu: Maiatzak 17a, LGTBIQ fobiaren kontrako eguna, eta Ekainak 28a, LGTB harrotasun eguna.Gure kasuan, ikastetxetan, egun bi horien errebindikazioak egun berean lantzen eta ospatzen ditugu, Maiatzak 17an hain zuzen, eskola egutegiak aukera hori ematen baitigu.
Ados gaudenez, oraindik, Maiatzak 17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa da; betidanik, gizarteak homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta gorputz ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu egin baitu. Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman bada ere, esaterako, bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean, oraindik benetako berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria, jazarpena, diskriminazioa jasaten dira. Bost ikasletik bik etengabe edo maiz entzuten dituzte "lesbi", "marikoia", "marimutila" eta halako irainak; LGTB diren edo itxuragatik LGTBtzat hartzen direnen aurkako bazterkeriaren lekuko izan da % 46,8 ikasle; eta hamarretik ia lauk entzun ditu noizbait kolektibo horren aurkako mehatxuak edo gorrotozko hitzak.