2 urteko liburutegia/Biblioteca de 2 años

martes, 17 de mayo de 2016

"Tximeleta naiz". Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Chrysallis Euskal H...







LGTBIQko mugimenduari lotutako errebindikazioak egiteko
bi data dauzkagu: Maiatzak 17a, LGTBIQ fobiaren kontrako eguna,
eta Ekainak 28a,
LGTB harrotasun eguna.
 Gure kasuan, ikastetxetan,  egun bi
horien errebindikazioak egun berean lantzen eta ospatzen ditugu, Maiatzak 17an
hain zuzen,  eskola   egutegiak aukera hori ematen baitigu.

Ados
gaudenez, oraindik, Maiatzak 17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa da;
betidanik, gizarteak homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta
gorputz ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu egin baitu.
Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman bada ere, esaterako,
bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean, oraindik benetako
berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria,
jazarpena, diskriminazioa jasaten dira.
 Bost ikasletik bik
etengabe edo maiz entzuten dituzte "lesbi", "marikoia",
"marimutila" eta halako irainak;
LGTB diren edo itxuragatik LGTBtzat hartzen direnen aurkako
bazterkeriaren lekuko izan da % 46,8 ikasle; eta hamarretik ia lauk entzun ditu
noizbait kolektibo horren aurkako mehatxuak edo gorrotozko hitzak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario